Xabier Erkizia




audio-lab.org
soinumapa.net
hots-radio.info

BIOGRAFIA

Lesaka, 1975.

Euskal herritik lan egiten duen musikaria, soinu artista, ekoizlea eta kazetaria.
Telebista, irratia, prentsa idatzia, bideoa, zinema edo internet bezalako euskarriekin egin izan du lan, beti ere entzumena eta soinugintzarekin zerikusia duten hainbat alorren inguruko jakinmina izanik bere lanaren ezaugarri nagusiena.
Bertzeak bertze alor eta jatorri desbedinetako artistekin lan egin izan du (estudioan nahiz zuzenean). Halanola, Mattin, Eddie Prevost, Ilios, Francisco López, TV Pow, Alan Courtis, John Oswald, Alex Mendizabal, Iñigo Telletxea, Cesc Gelabert, Voodoo Muzak, Akauzazte, Maialen Lujanbio, Arantxa Iturbe, Oier Etxeberria, Raimo Benedetti…
Gaur egun, Billy Bao, Ornitorrinkus, edo Soinumapa.net bezalako egitasmoetan lan egiten du eta erregularki Isabel Herguera, Vuk Jevremovic edo Izibene Oñederra bezalako zinema zuzendarientzako filmetarako soinu bandak konposatzen ditu. Hainbat nazioarteko sari jaso ditu lan horiengatik.

Azken 15 urteotan Beran ospatzen den ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren ko-zuzendari lanak bete ditu, Soinu-arteari eskainitako hainbat egitasmo, ekitaldi ziklo eta erakusketetan komisario lanak bete ditu, eta 2003tik 2014raino  Arteleku arte garaikideko ekoizpen zentruaren soinu departamentua zuzendu du. Hainbat komunikabidekin lan egiten du, bereziki musikari eta entzumenaren kulturari eskainitako irratirako lanak eta iritzi artikuluak idatziz.
AUDIOLAB elkarteko kide da.

[www.audio-lab.org]
[www.soinumapa.net]
[www.ertza.net]
[www.hots-radio.info]

(Egin klik irudietan erresoluzio haundiko argazkientzako)

erkiziaahmedabad_isabelherguera erkiziabidasoa_asiergogortza  erkiziaimpro_csehnaouierkiziaindia_isabelherguera erkiziaestudio_daniblancoerkiziaitoitz_asiergogortza erkiziaxori erkiziaendarlatza_asiergogortza