NON DIRE (NIENTE)
3 AM irrati, irrati hackeatua,idazmakina, idazteko mahaia eta 3 altabozetarako instalazioa.
7 soinu pieza Ā + 10 idatzi (entzumen buletin)Sala Santa Rita, ROMA (Italia)
2015eko azaroaren 10etik 22ra
VISITAZIONI, International Sound Art Festival
Komisarioa: Giovanni Antognozzi
ACEren laguntzarekin>>>> Deskargatu instalazioaren idatziak biltzen dituen liburua (italieraz)Ā LIBE argitaletxearen webgunetik (PDF + EBUP)
>>>> Deskargatu audio dokumentazioaĀ (MP3)
Irratiak oso modu gertukoan eragiten dio jendeariā¦
Seguruaski irratia ezagutu dugunontzat (kontutan hartuz izango dela munduan irratia ezagutu edo ezagutuko ez duenik) ez da berria. Sukaldeko beroan edo autoko aterpe pribatuetan irratiaren oihartzun distortsionatuen bueltan hazi garenontzako, pentsatu gabe, automatikoki sortzen den sentipena da intimitatea.
Irratiak badu aldiberean kanpoan eta barrenean, edo kanpora nahiz barrenera aldiberean begiratzeko ahalmena. Hain zuzen, horretan gordetzen du hein haundi batean bere magiaren zati garrantzitsuena, frekuentzia eta anplitude modulatuak gorabehera, entzunaldi bakoitzean pizten dena, nahiz gero eta gutxiago praktikatzen den.
ā¦ eta idazle-hizlariaren eta entzulearen artean isiltasunez eraikitako komunikazio mundu bat eskaintzen du.
Irudi dizdiratsurik gabe eta noraezean bizi diren interferentzien mundu horretan, Marshal McLuhanek (berea da goian bi zatitan banatuta ageri den esaldia) bete-betean asmatzen du irratia eraikitzeko argamasa gisara isiltasuna aukeratzerakoan. Konpainia egiteko duen gaitasuna eta orokorrean irratiaren inguruan ezagutzen ditugun antzeko topikoen gainetik, irratia, guk ezagutzen dugun bezala, zarata isilen makina da. Transistore analogikotik digitalera emandako pausuak argi uzten du: gaur egungoak automatikoki sintonizatzen du, zarata interferentzia bihurtuz. Garai bateko eskuzko irratietan aldiz, zarata estatikoen artean hitzak eta musikak ziren interferentzia. Irratia asmatu aurretik ere, beti hor egon dela dirudien zarata anonimo itsasotu horren azpian, amaierarik gabeko isiltasun amniotiko horretan jaio zen irratia. Gertutasuna eta isiltasuna.
Lan honek Armand Robin (1912-1961) poeta, itzultzaile eta kazetariaren jarduera du oinarri. Bi mundu gerrak pairatu zituen intelektual frantses honek bere bizitzaren zati haundia, lehendabizi frantziar gobernuaren barne ministeritzan eta gero bere kabuz, mundu osoko irratiak entzuteari eskaini zion. Urtetan gau osoak eman zituen bulegoko (auditorioko) espioitza lan horretan, bere garaiko propaganda sistemen diagnosi kritiko eta zorrotzak egiteko balioko zioten entzunaldi luzeak egiten. Gerora ābulletin dāecouteā bihurtuko zituenak.
Bere analisiek oraindik gure medioen paisaia deskribatzeko baliagarriak izan daitezkeela sinetsita, instalazio honetarako proposatutako ariketak haren lanaren jarraipena izan nahi du. Haren egunerokoetan eta bertzelako saiakeretan ageri diren arrastoak jarraituz, instalazioa osatzeko, haren metodologia berbera jarri dut praktikan (harenak ez diren garaiotan, jakina). Gauak eman ditut irratiaren dialean zehar oharrak hartuz, grabaketak eginez eta Robinek entzun zituen oihartzunak gaur egungo testuinguruan ze forma eta izaera hartu izan dituzten asmatzen edo ulertzen.
Instalazio honen oinarria, beraz, eguneroko bat da, erdia soinu, erdia hitz. Entzundakoaren gainean idatzitako buletin xorta.
informazio gehiago:
http://www.propostesonore.org/indice15-IT.html
http://www.euskara.it