Xabier Erkizia




audio-lab.org
soinumapa.net
hots-radio.info

30HS6423U

 
Irrati hackeatua, 200 QSL postal
8 soinu pieza + 2 irratirako pieza

Menchu Gal aretoa, IRUN (Gipuzkoa)
2018ko irailaren 7tik 16ra
Asociación de radioaficionados del Bidasoa elkartearekin elkarlanean, SOINULABOR egitasmoaren barne

>>>> entzun edo kargatu irrati pieza EUSKARAZ (17 min.)

>>>> entzun edo kargatu irrati pieza GAZTELERA (40 min.)

 

 
“Arraun eta arraun. Itsasoa zeharkatzen dute. Oihala belazurruneko bergak gogor tenkatua. Haize azkarra dute lagun. Ontzia bulkaka. Itsasontzia emakume burua duten eta grekeraz sirenak bezala ezagunak diran txorien irlara hurbiltzen doa. Bapatean emakume ahots eder bat altxatu da. Itsasorako bidea hartu du, arraunlarien bila. Uhartetik dator. Kolpetik, denek nahi dute gelditu; denek nahi dute kantua entzun; arraunak utzi dituzte, jarlekutik altxa dira; bela erortzen utzi dute; ingude harrien bila hasi dira; amarrak prest, itsasertzera iritsi nahi dute.
Orduan goitu da Orfeo itsasontziko zubira, eseri da. Dortoka oskola hartu du izter artean. Traziako etxean egin zituen zitararen sokak gogor tenkatu ditu. Bere lirak 7 soka zituen, bi gehitu dizkio orain. Plektroaren laguntzakin, kontrakantu oso azkar bat jotzen hasi da, sirenen deiari aurre egiteko. Apoloniok kontatzen du oraindik belarrietan oiartzun egiten duela Orfeoren zarata hark.
Txorien melodien indarrak eta ederrak itsasoan atzera egin du. Kantu harrigarria ez da jada argi entzuten. Marinelek begirada itzuli diote txori aztoratzaileei. Berriz hartu dute beren lekua. Orfeok zitara literalki jotzen duen erritmo berarekin kolpatzen dute itsasoa. Bela zutitu da berriz. Argos itsasontzia ari da irlatik urruntzen eta bapatean, Butesek arrauna utzi du. Jarlekutik altxa da, zubira joan, eta itsasora egin du salto.
Irakiten dauden olatuetan egiten du igeri. gogoz. Halakoa da bere bihotzak entzuteko duen beharra.”

Butes, Pascal Quignard

 

SOINULABOR Irun Zuzenean-ek martxan jarriz musikariak eta soinu artistak Irun hiriko kultur elkarteekin elkarlanean jarri nahi dituen egitasmoa da. Eta haiek luzatutako gonbidapenari jarraituz 2017 eta 2018 artean Bidasoako irratizaleen elkartearekin egindako elkartrukearen emaitza da 30HS6423U. Hilabete horietan, elkartearen bilera eta topaketak aprobetxatuz, soinuarekin lan egiteko moduak eta entzumena ulertzeko modu ezberdinak azaldu dizkiogu elkarri. Irratizaletasunaren unibertso ezezaguna hobe ulertzeko elkarteko kide batzuk beraien bizi-esperientzia kontatu didate, nik aldiz nere bertzelako soinuen mundua beraiei. Tartean haietakoa bihurtu nahi izan nuen, irratizale bihurtzen saiatu nintzen eta aste batzuz 30HS6423U izena jaso nuen. Baita laister galdu ere. Ez da erraza bertze entzule mota bat bihurtzea, arauak daude. Mugak.
Haiek antena dute belarriaren gehigarri, nik mikrofonoak. Baina gehienentzat zarata izan daitekena entzuten emandako orduek batzen gaituzte. Urpean entzutea gustatzen zaigu. 

Xabier Erkizia

30HS6423U

Soinu instalazioaren kredituak
Laguntza teknikoa: Julio García (programazioa), Iñigo Telletxea (erakusketaren muntaia), Luca Rullo
Esker bereziak: Juan Antonio Fernandez, Juan Francisco Güell, Víctor Manuel Vázquez, Asociación de radioaficionados del Bidasoa, Socorro Centeno, Manuel Centeno, Ainara Legardon, Marian Mateos, Josean Ruiz de Azua, Maikel, MIK estudioa.

Soinu piezaren kredituak:
Xabier Erkiziak grabatu, editatu eta nahastua. Nahasketak MIK estudioan (Bera) egin ziren.
Konposizioak honako musika piezen eta filmeen zatiak erabiltzen ditu: Cathy Berberian-en“Siroohis (Mio Amore)”, Gavin Bryars-en “The Sinking of the Titanic”, Michael Harrison-en “Mystic Lyre” eta Jean Cocteau-ren “Orpheé”.

Prentsa:
https://www.diariovasco.com/bidasoa/irun/xabier-erkizia-radioaficionados-20180908002319-ntvo.html
http://conectabidasoa.com/soinu-labor-crea-una-instalacion-sonora-en-menchu-gal
http://bidasoa.hitza.eus/2018/09/07/xabier-erkizia-irratizaleekin-aliatu-egin-da/