MUGA DANTZA #3
2 bozgorailu, ispilu bat eta inprimakia: soinu instalazioa.
Lizuniagako Mahai-harria , BERA (Nafarroa)
2022ko urriaren 29a
Asier Gogortzaren MUGA DANTZA egitasmoarentzako pentsatu eta prestatutako instalazioa. Bera, Etxalar, Azkaine, Biriatu, Sara eta Urruñako udalek bortz urtero berritzen dute Mugalarreen hitzarmena. Hitzarmenari esker herri hauetako baserritarrei ardi, zaldi eta behi aziendek bertze herrietako bazkalekuak eta urak aprobetxatzeko eskubidea dute. Aziendek bere kabuz askatasunean joan behar dute belagietara, hau da, abeltzainek beraiek ezin dituzte aziendak batetik bertzera eraman hitzarmenaren arabera.
Ekitaldi honen aitzakian Gogortzak esistitzen ez den kultur tradizio moduko bat asmatu zuen. Bost urtetik behin mugari dantza egiten dion tradizio bat.
2022ko ekitaldirako, dantza bat egin baino, dantza bat inbokatzea izan zen helburua. Hortarako ispilu bat eta bi bozgorailu instalatu ziren alkateek sinatzeko erabiltzen duten harri mahaiaren inguruan. Bertaratutakoek idatzi bat duen inprimaki ispiluduna ere jaso zuten.
Laguntza teknikoa: Asier Gogortza