Berriak – Negua 2018
BERRIAK
– Ainara Legardonen izen bereko diskoa , OSO FANen 21’44” eta AMORANTEren Manuela hainbat aldizkari espezializatu eta egunkaritan 2017 urteko diska hoberenen artean sailkatuak izan dira.
– Dominique Balaÿk zuzentzen duen WEBSYNRADIO online irratiaren enkarguz EGURRA izeneko irrati-pieza aireratu du urtarrilaren 25etik otsailaren 7ra arte. Bertan soinumapa.net webgunetik egurrarekin edo zuzenagoak izateko egur soinuekin zerikusia duten aktibitate eta bertzelako gertaerak biltzen dira, gure egunerokotik poliki poliki desagertzen ari den soinu mota honengan arreta jarriz. http://synradio.fr/xabier-erkizia-sons-pays-basque/
– Azkenean argia ikusi du IL RUMORE LONTANO liburu-CDaren bertsio fisikoak. SUPSIk ACE eta LIBErekin elkarlanean osatutako liburuak joan den urtean Suitzako Ticino eskualdean egindako ikerketaren emaitzak biltzen ditu. Liburuak, testu nagusiaren osagarri gisara, Hillel Schwartz historialariaren eta Franco Farinelli eta Lorena Rocca geografoen saiakera bana jasotzen du. Diseinua Miguel Ayesa eta Sonia Cirizak egin dute.
EKITALDIAK
– urriak 5 – urtarrilak 28, CENTRO CENTRO, Madrid: Jose Luis Espejok eta Andrea Zarzak zuzendutako CHARIVARIA erakusketaren baitan. Instalazioa: Izenbururik gabe (gurdiak)
– urtarrilak 27 larunbata, 10:30 / Cristina-enea, Donostia: Teresa Jareñoren Uraren Hezurra erakusketaren ekitaldi paralelo gisara, erakusketaren bisitaldia eta solasaldia: Teresa Jareño, Lidia Montesinos eta Xabier Erkizia.
– Martxoa / PUNTODEVISTA, Iruñea: Carlos Casasen AVALANCHE proiektuaren zuzeneko emanaldiak.
– Martxoak 9 ostirala / ANKULEGI antropologia topaketak, San Telmo museoa, Donostia: Hitzaldia
– Martxoak 19-22 / Bigorioko monasterioa, Bigorio, Suitza: TAILERRA Hillel Schwartz historialariarekin: SOUND MAPPING A Critical revision of sonic geographies.
– Apirilak 12 / SUROSCOPIA, Cordoba: TAILERRA Belarria galdu: zinema eta entzumenaren dotrina berriak
AZKEN ARGITALPENAK:
. Batzuk: URA MATERIA GISARA / liburua (Cristina enea, 2018)
. XABIER ERKIZIA: Petropolis / CD (SUPSI, 2018)
. XABIER ERKIZIA & JOSE LUIS MAIRE / CD (2018)
. ECOUTER LE MONDE: Ahmedabad / irratia (RFI, 2018)
. ECOUTER LE MONDE: Bom de Jesus, Braga / irratia (RFI, 2018)
. ECOUTER LE MONDE: Azkoitia / irratia (RFI, 2018)
. EGURRA / irratia (websynradio, 2018)
. IL RUMORE LONTANO / liburu-CD (SUPSI-audiolab, 2017)
Laister:
. JEAN-LUC GUIONNET: Arantzazu. Close & far. / biniloa (Vert Pituite la belle-audiolab, 2018)
. XABIER ERKIZIA / JUANJO PALACIOS / FRANCISCO LOPEZ / USB drive (M.F. March, 2018)
. XABIER ERKIZIA: Zubiak dira zauriak, Zauriak dira orbainak, orbainak dira izenak /CD (audiolab, 2018)
. Batzuk: AHANZTURAK / liburu-CD (audiolab, 2017)
. Batzuk: HITZA BASA / liburu-CD (audiolab, 2018)
0 Response to “Berriak – Negua 2018 ”
No comments yet.
RSS feed for comments on this post. TrackBack URL