Xabier Erkizia




audio-lab.org
soinumapa.net
hots-radio.info

MURIÓ LA VERDAD

2 bozgorailu eta pedestalerako soinu instalazioa
EL NIÑO DE ELCHErekin elkarlanean

GOYAren jaiotetxea, FUENDETODOS  (Espainia)
2022.02.10 – 2022.04.16

Instituto Cervantes, BORDELE (Frantzia)
2022.04.13 – 2022.06.02 

Bi soinu-instalazio hauek Francisco de Goya margolariaren jaiotetxean eta hil-etxean egindako grabaketa sesio batzuen emaitzak erakusten dituzte. El Niño de Elche kantariak eta Xabier Erkizia soinu artistak, etxe bakoitzean soinu-bilaketa bat egin ondotik, han bildutakoekin antolatutako bi entzunaldi-areto edo objektu proposatzen ditu lanak.  Lehena, Goyaren jaiotetxeko ganbaran erakutsi zen, bigarrena artista hil zen etxean, gaur egun Cervantes Institutoaren sede denean, haren eskultura batentzako pentsatu eta ahantzitako pedestal edo oinarri baten barrenean. 
Instalazioak Lorena Domingo margolariak eta El Niño de Elche berak sinatutako MURIÓ LA VERDAD erakusketen barne erakutsi ziren. 
Jatorriz leku ezberdinetan erakutsi baziren ere, ni konposizioak batera entzuteko pentsatuak daude, beharbada etorkizuneko berrinstalazio batean erakusteko moduan.