Xabier Erkizia




audio-lab.org
soinumapa.net
hots-radio.info

MURMURE

9 bozgorailu eta 8 erlauntzarako kanale anitzeko soinu instalazioa.

Iruñeko Topaketak 72-22, Baluarte, IRUÑEA (Nafarroa)
2022ko urriaren 6tik 18ra

Antzinakoek kontatzen dute, ume zelarik, erle multzo batek ezti gozoz betetako abaraska eraiki zuela Pindaroen ahoan. Etorkizunean, mende eta herrialde guztietako olerkari lirikoen artean lehena izango zela iragarri zuten.
Pindaroren Odak

Ezten baten laztanez jaio zen poesia, ezpainetan egindako ziztada gozoaren gisa. Pozoin eztitsu, hitz bihurtutako zoldura, gero, birus baten gisa, inor bereizi gabe, belarrira jaurtia izango zena. Abesten ikasi zuenetik, gizakia beti zuzendu izan zaio erlauntzari. Hitz egin izan dio, baita haren esana aditu ere. Erle multzoak beti erantzuten baitu. Kontaezineko hegal astinaldi eta perkusio kolpe urduriekin eraikitako burrunba ezegonkorren bidez, erlauntza iragarle bihurtzen da, eta ondorioz orakulu. Delfoseko tenplua bera, atarian bisitaria bere burua ezagutzera behartzen duena, erleek eraiki izanaren sineskera ez da alferrikakoa. Haiek garraiatu zituzten jainkoen ahotsak.

Jainkoa beti izan da harrabots, etengabeko marmar, bere baitan dena eta aldiberean ezer daraman mugako zarata.

MURMURE Iruñeko 72-22 Topaketetarako espreski sortutako soinu-instalazioa da. Kantaurialdeko hainbat erlauntzen barnean egindako soinu grabaketak erakusten dituzten eta Nafarroako zenbait erlezainek eman eta utzitako benetazko erlauntzekin osatua. Instalazioak, mundu osoko kulturetan erleek izan duten garrantziari buruzko irakurketa antropologikoa hartzen du abiapuntu, kultura hauetako bakoitzak animali honi onartu dizkion ezaugarri mistikoei arreta berezia eskainiz. Espezie honek, egun bizi ditugun ekosistemen oreka mantentzeko orduan duen ezinbesteko garrantziarekin talka egiten duen irakurketa poetikoa.

Laguntza teknikoa: Iñigo Telletxea (erakusketaren muntaia), Luca Rullo
Eskuhartzea: Alex Mendizabal
Esker bereziak: Mikel Lertxundi, Jaione Irisarri,  Andres Rodrigues, Ramón Andrés, Maitena Muruzabal, Asier Gogortza, Peito Castelo, Alex Mendizabal, Ibai Gogortza

Prentsa:
Noticias de Navarra 8/10/2002: La instalación sonora ‘Murmure’ da la bienvenida al público de Baluarte
Diario de Navarra 8/10/2002: El zumbido de abejas molesto y sanador
El Cultural 10/10/2002: Así suena la música en los Encuentros de Pamplona 72-22