Xabier Erkizia




audio-lab.org
soinumapa.net
hots-radio.info

SCALA

8 bozgorailuko soinu instalazio egonkorra

2020-2023
TABAKALERA (Donostia)

Scala Tabakalera eraikineko eskailera nagusian kokatzen den instalazioa da. Musikara eta soinura hurbiltzeko dauden hamaika hizkuntza eta moduak ikertzeko xedez sortu da; hala, interakzio berri eta harrigarriak sortu nahi ditu soinu-piezen eta askotariko publiko mugikorraren zirkulazioa ezaugarri duen gune arkitektoniko baten artean.

Tabakalerako eskailera nagusia osatzen duten hiru solairuak baliatzen ditu Scala guneak 8 bozgorailuren bidez, sistema honetarako espreski sortutako ekoizpen berriak erakusteko; lan horiek lau hilero programatzen dira.

Scalak musika eta musika kanpoko harremanetan sakontzera gonbidatzen gaitu, entzuten dugunean eta entzuten ez dugun horretan sakontzeko, soinuaren eta zentzumenaren edo gizatiarraren eta mekanikoaren arteko trukearen inguruan hausnartzeko.

Nere lana SCALA egitasmoaren barnean fundazionala izan da. Oier Etxeberriarekin batera ideia landu, osatu eta sistemaren diseinuan parte hartu nuen. Geroztik, egitasmoaren kuradoritza Etxeberriarekin partekatzeaz gain, pieza bakoitzaren difusioa egin ohi dut, eta kasu batzuetan grabaketa, edizioa eta ekoizpena ere (Niño de Elche, Maialen Lujanbio, Juan Perez, Ranghild May, Aranguren-Doñate).

SCALA#1 2020/12/11 – 2021/05/09: Sound Patterns . Pauline Oliveros, Vocal Constructivist
SCALA#2 2021/05/20 – 2021/09/26: La Pena y el alivio . Niño de Elche
SCALA#3 2021/10/21 – 2022/02/27 : Bizitza Happening . Maialen Lujanbio
SCALA#4 2022/11/10 – 2023/02/26: Institutional Critique for Kindergarten . Ranghild May
SCALA#5 2022/03/17 – 202202/06/26: Concierto para puño alzado . Juan Perez Agirregoikoa.
SCALA#6 2022/07/14 – 2022/10/23: Mutia. Carlos Casas
SCALA#7 2023/04/04 – 2023/06/25: El Espacio del Tiempo . Juan José Aranguren & Andres Doñate.