BIOGRAFIA
Lesaka, 1975.
Soinu artista, ikerlari independientea, ekoizle artistikoa, kuradorea eta entzulea.
Azken 30 urteotan alor anitzetan lan egin du entzumena eta soinugintzarekin zerikusia duten egitasmotan.
Musikaren arloan, bakarkako lanak nahiz kolaboratzaile zerrenda luzearekin egin du lan, nagusiki rock esperimentala, inprobisazio askea edo musika elektronikoa bezalako estiloak jorratuz. Zinemaren eta arte eszenikoen munduan soinu diseinatzaile lanak bete ditu 100 film eta ikuskizun baino gehiagotan, haietako batzuengatik sariak jasoz. 2021ean O GEMER bere film luzea estreinatu zuen. Bere soinu instalazioak eta bestelako lanak hainbat nazioarteko jaialdi, kultur zentru eta museotan erakusten dira.
Kuradore gisara, ERTZ Bertze Musiken jaialdiaren ko-zuzendari izan da (1999-2017), Arteleku arte garaikideko ekoizpen zentruaren soinu departamentua (2002-2014) zuzendu zuen eta bestelako ekitaldi, ziklo eta erakusketetan komisario lanak bete ditu internazionalki.
Hainbat komunikabidekin lan egiten du, bereziki musikari eta entzumenaren kulturari eskainitako irratirako lanak eta iritzi artikuluak idatziz.
AUDIOLAB elkarteko kide da.
Hezkuntzaren arloan ere aritzen da, EQZE zine eskolan eta puntualki hainbat hezkuntza zentro eta unibertsitaterekin elkarlanean.